Hirugarrenez Arabako gazte sormenak bere onena eman du!

Maiatzaren 11an hamarnaka lagun elkartu ginen Legution Bertsoa Bizi Gazte eguna ospatzeko. Giro ederra pasa genuen, bideoklip eta bertso artean. Bideoklipak estilo askotarikoak eta originalak izan dira aurtengoan; letrengatik batzuk, irudiengatik besteak. Argi dago irudimena beintzat ez zaigula falta arabarroi!

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa benetan ederra izan zen. Txispa, seriotasuna eta aldarrikapena errimaz errima. Aroak irabazi zuen txapelketa eta berarekin Aitor sailkatu zen Euskal Herriko txapeletarako, baina sei bertsolariek eman zuten taia taula gainean. Peru Abarrategi gai jartzaile lanetan ibili zen, bertsotan egin gabe ere, bizi ibili zen aurkezle lanetan.

Arroz goxoa jan ondoren, BBG lehiaketako sariketa egin genuen; Itxi begiak, Kemena, Laranja osoak, Mendialdeko piratak atera zirelarik irabazleak. Bukatzeko, eta bazkariko betekada jaisteko, izerdi ederrak bota genituen Legutioko polikiroldegian dantzan.

Sortzeaz gain, Elkar ezagutu eta euskaraz egun ederra pasatzeko aukera izan genuen Legution. Gutako asko, Irailean elkartuko gara berriz Eulateko egonaldian. Bertan sorkuntza eta kirolaz gozatzeko aukera izango dugu. Laster ikusiko dugu elkar!

BIDEOKLIPIK ONENA:  ITXI BEGIAK

https://nibanaxarabakoa.eus/videos/zeuk-bozkatu-2019-bbg-itxi-begiak/

TXALOMETROAREN SARIA: KEMENA

https://nibanaxarabakoa.eus/videos/zeuk-bozkatu-2019-bbg-kemena-gg-low/

NIBANAXARABAKOA BIEOKLIP BOZKATUENA: LARANJA OSOAK

https://nibanaxarabakoa.eus/videos/zeuk-bozkatu-2019-bbg-laranja-osoak/

BIDEOKIPIK ORIGINALEA:  MENDIALDEKO PIRATAK (Kanpezu)

https://nibanaxarabakoa.eus/videos/zeuk-bozkatu-2019-bbg-mendialdeko-piratak/

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram