Bertsoa Bizi Gazte
Zer da BBG lehiaketa?
Arabako gazteen euskarazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi ditugu, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa honen bidez.
Elkartu 3-8 lagun saltsero (14-18 urte bitartekoak) eta askatu zuen sormena.
Bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo Rap bat osatu euskaraz, eta bidali zuen bideo klipa Maiatzaren 4a baino lehen bertsoabizi@gmail.com
Info +: Bertsoa bizi gazte proiektua. ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
BBG Eguna
Bertsoa bizi gazte eguna Legution ospatuko da maiatzaren 12an.
Sari banaketa, bazkaria eta egun osoko jaia
10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean
10:30etan Bideoklipak
11:30etan Hamaiketakoa
12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala
14:30etan BAZKARIA
16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA