Bertsoa Bizi Gazte azken txanpan sartu da!

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa aurkeztu genuenetik 2 hilabete pasa dira. Denbora honetan hamarnaka gazte hasiak dira bideoklipak prestatzen. Zuk eta zure lagunek oraindik ez duzuela prestatu? Ba… ez utzi biharko gaur egin dezakezuena! Hilabete baino gutxiago geratzen da jada Bideoklipak aurkezteko!

Taldeka aurkeztu ahal izango dituzue ekoizpenak (3-8 lagun). Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da eta bertsoak musikatu, abestiei letrak aldatu edo RAP moldeetan eta euskara hutsean egin beharko duzue lana.

Maiatzaren 11an BBG eguna antolatu dugu Legution, Legutioko Udalaren babesarekin. Bertan, bideoklipak ikusi, bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu, herri bazkaria… egun osoko egitaraua antolatu dugu zuen gozamenerako.

Sariei dagokionean, aurtengoan ere 4 sari nagusi eskainiko ditugu, bideo klip onenaren saria, originalena, web guneko bozkatuena eta txalo metroaren saria, guztiek irailaren 6,7 eta 8an asteburu pasa bera izango duzue saritzat. Hain zuzen, Eulaten (Nafarroan) kirol abentura, euskara eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea izango dute saridunek, Urbasa natur parke ezin hobean.

Hasiak bazarete ez zaitezte bidean lo geratu eta hasi gabe baduzue berotu motorrak denbora azkar pasatzen da eta! Animo eta Maiatzaren 6a baino lehen zuen bidoklipak espero ditugu bertsoabizi@gmail.com helbide elektronikoan. Ez ezazue galdu aukera!

Informazio gehiago: https://nibanaxarabakoa.eus/

T

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram