BBG lehiaketa

Sariak

Hurrengoak izango dira kategoria bakoitzaren sariak:

12 – 16 urte (Bakarka)

Bi sari emango zaie 12 eta 16 urte bitarteko pertsonek bakarka aurkeztutako bideorik onenei:

1. Saria

Tablet bat eta Cines VESAren bono bat Florida Zinemarako. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 200 euro da.

2. Saria

Tablet bat. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 100 euro da.

12 – 16 urte (Taldeka)

Sari bat emango zaio 12 eta 16 urte bitarteko pertsonek taldean aurkeztutako bideorik onenari:

Bi eguneko egonaldia Arabako Foru Aldundiaren aterpetxe batean, jarduera guztiak ordainduta.

Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 1.000 euro da.

17 – 30 urte (Bakarka)

Bi sari emango zaie 17 eta 30 urte bitarteko pertsonek bakarka aurkeztutako bideorik onenei:

1. Saria

Smart Phone bat eta Cines VESAren bono bat Florida Zinemarako.

Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 350 euro da.

2. Saria

Smart Phone bat.

Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 250 euro da.

17 – 30 urte (Taldeka)

Sari bat emango zaio 17-30 urteko kategorian taldean aurkeztutako bideorik onenari, hain zuzen, bi eguneko egonaldia landa etxe batean sei pertsonarentzat.

Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 1.000 euro da

Bideorik popularrena

Epaimahaiak hautatutako bideoen artetik, jendeak Interneten bidez boto gehien ematen dionari sari bat emango zaio, hain zuzen, Smart Phone bat.

Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 250 euro da.

Antolatzailea

Arabako Bertsozale Elkartea

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram