Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution

Maiatzaren 13an zita garrantzitsua dugu Legution, arabar  gazteak , euskara eta bertsoa uztartuz egun osoko egitaraua antolatu baitugu. Primeran pasatzeko topaketa jaia! Goizeko 10:30etan emango diogu hasiera ekimenei, bertan, Legutioko  aretoan BBG lehiaketaren baitan egin dituzten bideo klipak erakutsiko dira, tartean, txalometroaren saria ere izango da. Guztira 15 lan inguru bidali dizkigute,  bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez,  euskarazko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketara;  Gorbeialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz, Lautada, Añana  eta Mendialdeko taldeek egindako lanak ikusgai izango dira. Hamaiketakoaren ostean eta indarrak hartu eta  eskolarteko  gazteen finala izango da. Aurtengoan bost bertsolari gazte izango ditugu kantuan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi, Unai Anda.

Bazkariarentzat tarte bat utzi ondoren,  gazte guztientzat musutruk eskainiko dena , ostean, amaiera jaia izango dugu, bertsoa, rapa , musika eta dantza tzeko aukera izango dugu bertan.

10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean

10:30ean Bideoklipak

11:30etan Hamaiketakoa

12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala

14:30ean BAZKARIA Frontoian.

16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian
Ez da egia hau galduko duzula!!

Autobusa izango da gazteentzat :  Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik

Izen emateko autobús edo bazkarirako :

688616531

Araba@bertsozale.com

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Antolatzailea

Arabako Bertsozale Elkartea

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram