Bikaina joan zen aurtengo BBG eguna Legution

 Kanpokaldean eguraldi kaskarra bazegoen ere Legutioko kultur etxea gaztez bete eta giro bikaina izan genuen pasa den larunbateko BBG egunean. Lehenik 17 bideo ekoizpen ikusi genituen, arabar errioxatik Gorebialdera, mendialdetik aiaraldera eta lautadatik Gasteizkoetara . Txalo zaparrada bikainak izan ziren hainbat bideo klipentzat, eta azkenean Tabuak Tabu bideo ekoizpenak irabazi zuen txalo gehien jasotakoaren saria. Bestetik, nibanaxarabakoa web gunearen bitartez 570 bozka jasota Ez naiz geratuko mutu lanak jaso zuen saria,  azken unerarte Gasteizko Herrandarrak eko ikasleekin lehia bizia izan bazuten ere (ez da ez). Bideo klip onenaren saria berriz, Sormena lanarentzat izan zen, iaz bezala aurten ere Armentiako ikasleek eraman dute bideo lanik onenaren saria.  Eta originalena bi taldek jaso zuten, Amurrioko izan libre-k eta Murgiako ez ahaztu lanak. Guzti hauek eta eskolarteko finalistek, irailaren 7,8 eta 9an asteburu pasa egingo dute elkarrekin Eulateko aterpetxean, bertan natura eta sormena ardatz 3 egun eta bi gau ahaztezin pasatzeko aukera izango dute.

12 :00ak aldera berriz, arabako eskolarteko txapelketako finala ospatu zen. XXIII. Arabako eskolarteko finala . Sei bertsolari oholtza gainean, Aroa Arrizubieta, gasteiz, Aitor Ugarte, Aramaio, Mikel Martin, Gasteiz, Martin Abarrategi, Aramaio, Beñat Cano, Agurain,  eta Markel Yoller, Illarduia. Saio ona egin zuten gazteek, eta hasieratik amaiera bitartean erregular eta fin aritu zen Aitor Ugartek irabaztea lortu zuen eta ondorioz, urte betez bere eskutan izango du egurrean  tailaturiko mikrofonoa, baina honetaz gain Aroa Arrizubietarekin batera Euskal Herriko gazteen eskolarteko finalean, Saran, ekainaren 9an abesteko ohorea izango du.

Herri bazkaria ikastolako aterpean egin genuen eguraldi txarretik babeste aldera, 100 lagun inguru bertaratu ziren eta primeran bazkaldu ostean sari banaketa eta bertso saio musikatuari eman zitzaion hasiera.  Musikarien laguntza izan genuen eta hala nola, Ander, Ezkerro, Jere eta Sergiok bikain girotu zuten bazkal ostea. Azkenik, giro bikainean beti ere eta gorputzak mugimenduan amaitu genuean, dantza plazan alegia.

Datozen egunetan Xabier eta Joanek ateratako argazki bikainak ikusgai jarriko ditugu.

 

 

Share Button

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram