BBG lehiaketa

BBG Lehiaketaren oinarriak

Oinarriak

  1. Taldeka aurkeztuko dira bideo klip lanak, gutxienez 3 lagun eta gehienez 8 lagunez osatuak.
  2. 14-18 urte bitarteko arabar gazteei  zuzendua dago lehiaketa.
  3. Bideoklipak 2 minutuko iraupena izan beharko du gehienez eta bere osotasunean euskaraz sorturiko ekoizpen originala behar du izan. Bertan, bertsoak musikaz lagundurik edo musikarik gabe abestuko dira, nahiz rap moldean…
  4. Bideo klipak aurkezteko epea, maiatzak 5, ostirala, izango da. Bi aukera lituzke parte-hartzaileak ekoizpen lanak bidaltzeko:
    • Idatzi honako helbidera sarera igo ahal izateko: bertsoabizi@gmail.com
    • Bidali posta bidez: Amaia Zentroa Benito Perez Galdos Z/G 01002 Araba
  5. Parte-hartzaileek bideo lanaz gain honako datuak bidali beharko dituzte: parte-hartzaileen izen abizenak, adina, herria, harremanetarako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta gurasoen baimena.
  6. Bideo klip lanak maiatzaren 8rako http://www.nibanaxarabakoa.eus/ web gunean eskegiko dira, haiek ikusi eta bozkatu ahal izateko, maiatzaren 12ra bitartean.
  7. Honakoak dira taldeen artean banatuko diren sariak:
    • Bideoklip onenari saria: asteburu pasa talde osoarentzat Zarautzen, Surf ikastaroa barne.
    • Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena): Asteburu pasa talde osoarentzat Hontzaextrem-en, Oleta-Otxandion.
    • Bideo Klip originalenari saria: sorkuntza-asteburu pasa talde osoarentzat, GARAION parkean.
    • Txalo-metroaren saria: asteburu pasa Urbasa abenturan.
    • Parte-hartzaile guztiek sari bana jasotzeaz gain, egun osoko jaia izango dute opari.
  8. Bideoklip-ak epaimahai independente batek epaituko ditu. Epaimahaia bideogintzan, bertsoan eta musikan adituak direnek osatuko dute.
  9. Sariak maiatzaren 13an emango dira Legution antolatu dugun bertsoa bizi gazte egunaren baitan, eta ezinbestekoa izango da saridunak bertan izatea.
  10. Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, http://www.nibanaxarabakoa.com/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.
  11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak interneten eskegi eta zabaltzeko, eta baita beste hedabideetan zabaltzeko ere.
  12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

Tutorearen baimena

Lehiaketan parte hartzeko, guraso edo tutorearen baimena betetea eta sinatuta bidali behar da.

2017 Gurasoen baimena BBG lehiaketan parte-hartzeko

Babeslea

Arabako Foru Aldundia

Sare Sozialak

youtubeinstagram